miércoles, 9 de marzo de 2011

Manuel Iradier esploratzailea - Iraganeko Kronikak


110306 - Jaitsi/Descargar

Gaurko Iraganeko Kroniketan Manuel Iradier esploratzaile gasteiztarra ezagutuko dugu, egungo Ekuatore Gineako lurraldeetan barna eginiko bidaiengatik ezaguna. Afrikako espedizioetan murgiltzeko prest? Hala bazan ez bazan, has gaitezen kronikan.

3 comentarios:

  1. Kaixo!
    Oso gustora entzuten dut zuen programa, baina gauza bat dago ez zaidana gustatzen.
    Pertsonai historiko garrantzitsu batzuei buruz hitz egiteko erabiltzen dezuen miresmena ez zait gustatzen. Adibidez: Aurreko batean Zenobia printzesaren historioa kontatu zenuten eta bere inperioaren haunditze saiakeraz (egipto inbaditu...) mirespenez hitz egin zenuten. Orain bezela, dela ehundaka urte inperio bat sortzeak eragin lazgarriak zituen, milaka hildako, mixeri izugarria... eta hori batzuen handinaiarengatik soilik. Hori ez zait batere erromantikoa iruditzen, nazkagarria baizik.
    Agian tontakeri bat irudituko zaizue nere eritzia, baina neri oso garrantzitsua iruditzen zait komentatu dudana. Tas Tas irrati librea da, ta beraz ikuspegi kritikoago batekin landu beharko lituzke gai hauek.
    Bueno, bestela oso gustoko dut zuen programa.
    aio!

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Iker, barkaiguzu lehenengo eta behin hain berandu erantzuteagatik, oharkabean pasa zaigu komentarioa. Datorren igandeko programan, hilaren 20an, zure kritika komentatuko dugu, amaieran, LBP bukatu eta Iraganeko Kronikak hasi baino pixkat lehenago. Noski ez zaigula tontakeria iruditzen zuk esandakoa, eta kontuan izango dugu. Hala ere, ñabarduraren bat egin nahi dugu, adi beraz igandeko programari mesedez. Ondo izan eta mila esker programa jarraitzeagatik!

    ResponderEliminar
  3. Oso ondo, entzun nuen zuen erantzuna eta ados nago.
    Bueno, horrela segi!
    Ah! Legazpiri buruz hitz egin zenutela eta, askotan pasatzen naiz Zumarragan Legazpiren jaun txit gorenaren omenezko monumentutik. Hanka bat lurrean du eta bestea???

    ResponderEliminar